Euririk ez behintzat...

Txintxarri 2007ko mai. 7a, 02:00

Ttakunek antolatzen duen erromerian eguraldia nahiko nahasia izan bada ere, ateri eutsi dio eta hurbildutakoek herri-kirol saio polit bat ikusiteko aukera izan dute. Lehenago, meza izan da, goizeko 11:00etan Alboka abesbatzaren abestiez eta Amalur taldearen doinuez lagunduta. Telleriatar hiru anaiak izan dira harria jasotzen eta aizkoran berriz Mugertzatarrak. 11 urteko Beñatek eman dio herri-kirolei hasiera 52 kilotako zilindroarekin. Iaz proba konbinatuan zaharrenek irabazi bazuten ere, aurten errebantxa hartu dute gazteek eta gutxigatik izan bada ere, beraientzako izan da garaipena. Ondoren Zigor Iriondo eta Andoni Otamendi aritu dira bertsotan ingurukoak zirikatzen.