Goiegiko ibarrean hotela eraikiko dute

Txintxarri 2007ko maiatzaren 8a

PSE-EEko bederatzi zinegotzien eta PPkoaren aldeko botoekin eta EA-EAJko aurkako laurekin, Lasarte-Oriako Udalaren eta Hoteles de Oria S.A., Oria Bugati S.L. eta Trazotel S.L. sozietateen artean izenpetzekoa den hitzarmen urbanistikoari hasierako onespena eman dio gaur goizean Udalbatzarrak ohiz kanpoko bilkuran. Aipatu bilkuran, PSE-EEko zinegotzi bat eta EBkoa faltatu ziren. Ondorioz, Goiegiko ibarrean hiru izarreko hotel bat eraikitzeko lehen urratsa eman da. Hotelak hiru solairu eta 108 logela izango ditu.
Informazioa zabalagoa ostiraleko Txintxarrin.