Ahozkotasuna bertsoaren bidetik

Txintxarri 2007ko maiatzaren 15a

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko 3. eta 4. mailako eta Landaberri Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleek ikasturtean zehar landu duten Ahozkotasuna Eta Bertsolaritza programako amaiera jaialdia izango da ikusgai ostegun arratsaldean 18:00etatik aurrera Manuel Lekuona Kultur Etxean. Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen izenean eta Udaleko Euskarako Batzordearen laguntzarekin, Unai Muñoa bertsolariak hamabostean behin ahozkotasuna eta bertsolaritza lantzeko ariketak egin ditu ikasleekin eta osteguneko jaialdiak ikasitakoaren berri gurasoei emateko balioko du.