Michelin-Lasarte faktoriako enpresa batzordeak deituta, kontzentrazioa egin zuten atzo fabrikaren aurrean. Bertan aditzera eman zutenez, “asteartean egindako mahai negoziatzailean egiaztatu genuenarengatik, enpresaren eskaintza berriak aldaketa txiki batzuk jasotzen ditu baina garrantzizko gaietan sartu gabe”. Ildo beretik, “enpresaren proposamenaren balorazio negatiboa egiten dugu. Ez ditu kentzen soldata berme topeak, hitzarmenaren iraunaldian tinko mantentzen da eta kontratazio arloan ez dio ezer” adieraztearekin batera, “otarteko denboraren murriztearen helburuarekin eta 5x8ko lanaldiaren gehikuntzarekin tinko jarraitzen du” jarraitu dute, akordio batetara iristeko “gakoak” direnak, batzordekideen esanetan.
Amaitze aldera, negoziazioan aurrera egiteko eta enpresari “eskaintza duin bat” egin dezan eskatzeko, enpresa batzordeak kontzentrazioei asteroko jarraipena ematea erabaki du “Langile Batzordea hitzarmen duin baten alde” lemapean. Bestelako ekimenak ere ezi dituzte baztertzen.