Alpargategi Zahar etxea bota dute

Txintxarri 2007ko mai. 21a, 02:00

Alboko argazkian ikusten den moduan, gaur hasi dira Alpargategi Zahar eta Alpargategi Berri etxeak botatzen. Kale Nagusiak eta Goikalek bat egiten duten bidegurutzearen ondoan zeuden etxeak botatzen ari ziren bitartean herritar ugari hurbildu da ikusmiran. Batzuentzat, beren historiaren zati bat joan da etxearekin batera.