Clece S.A. enpresak kudeatuko du Haur Eskola

Txintxarri 2007ko maiatzaren 22a

Haur Eskola Munizipalaren zerbitzua kudeaketa Clece S.A enpresari esleitzea erabaki du kontratazio mahaiak. Jakin dugunez, gestioaren ardura hartuko duen enpresa berriak egun Haur Eskolan ari diren langileak mantentzeaz gain, hezitzaile eta sukaldari bana gehiago gehituko ditu.
Horrez gain, Haur Eskolari aholkularitza pedagogikoa eta psikologikoa emango dion lantalde bat eranstea proposatu dute Clece S.A. enpresako arduradunek.
Hitzarmenaren arabera, enpresak 2.000 eurotako ekarpena egingo du material didaktikoan. Haur kopuruak horrela eskatzen duelako gela berri bat antolatu beharko balitz, enpresa kudeatzaileak 6.000 euro arteko gastuak beregain hartuko lituzke.