Lasarte-Oriako taldea, final aurrekotik at

Txintxarri 2007ko maiatzaren 29a

Lasarte-Oriako taldeak bere azken saioa egin zuen GR-12 bertso bidean. Aurreko ostiralen Lasarte-Oriako bertsolariak Azpeitian aritu ziren. Azpeitiatik Jokin Uranga, Ministro eta Beñat Lizaso eta Lasarte-Oriatik Unai Muñoa, Andoni Otamendi eta Amai Agirre bertsolariak aritu ziren. Azpeitiak 63 boto lortu zituen eta Lasarte-Oriak 20 besterik ez. Lasarteoriarrak puntu gutxi lortu arren, saio ona eskaini zuten eta taberna bete jende egon zen saio osoan zehar. Andoni Otamendik esan digunez saioa etxetik at izateak kaltetu ditu, eta hurrengo fasetik kanpo geratu dira. Zentzu horretan, “azkenean, ikusleek etxekoen alde egin zuten guk saio ona egin arren. Ondorioz, final aurrekoetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu gara boto diferentzi gehiago izan dutelako Azpeitiarrek”.