Aipatu herri galdeketa egiteko, “Donostiako eta Usurbilgo udalei laguntza eskatu zitzaien, baina ez dugu jaso, eta Herri-Batzarrak hartu behar izan du erantzukizuna bere gain” adierazi dute.
Herri Batzarreko kideek jakinarazi dutenez, errolda ofiziala erabili dute bozkatzeko aukera emateko eta Usurbil eta Lasarte-Oriako zenbait herritarrek bozkatu nahi izan arren, soilik erroldako zerrendetan agertzen ziren herritarrei eman zaie aukera.
Bozkan parte-hartu zuten 243 lagunetik batek bakarriz bozkatu zuen erraustegiaren alde, gainontzeko 242ak kontra bozkatu zuten.