Lasarte-Oriako XIII. Bertsopaper Lehiaketa 2007

Txintxarri 2007ko maiatzaren 29a

Aurtengo bertsopaper lehiaketak baditu irabazleak. Joan den astelehenean kulturetxean eginiko ekitaldian aurtengo edizioan parte hartu duten ikasleak izan ziren bi gonbidatu bereziekin. Hain zuzen ere, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak bertan izan ziren

Irabazleei dagokionez, hiru mailatan bereizi zituzten antolatzaileek. Lehen Hezkuntzan, Landaberri Ikastolako irabazlea Ohiane del Puertok hamarreko txikian idatzitako lau bertsoak saritu zituen epaimahaiak. Sasoeta-Zumaburu ikastetxearen aldetik, Bertsolariak ezizenarekin ZEIN GELAKO ikasleek eraman zuten lehen saria. Azkenik, bigarren hezkuntzako ikasleen artean, Maider Galardi izan zen irabazlea. Aurten, gainera, hiru irabazleen artean txapeldun nagusi bat aukeratu zuen bertso eskolako kideek osatutako epaimahaiak eta saria Maider Galardik eraman zuen. Sari hau, gainera, ez da banakoa, orokorra baizik. Zehazki, Maiderren gela osoa izango da onuraduna, oraindik zehazteke dagoen lekura txangoa egingo dute.