Bost urtez ametsak ereiten

Txintxarri 2007ko maiatzaren 31

Antzerki Astea hastear dago. Gaur goizean eginiko prentsaurrekoan adierazi dutenez, datorren asteazkenean hasi eta 16a bitartean iraungo du. Egun horietan adin guztietako 250 pertsona pasako dira orotara Manuel Lekuona Kultur Etxeko oholtzatik, batzuk dantza garaikidea egiten, besteak antzerkia, mimoa... Lan asko egin dute urtean zehar lan guztiak taularatzeko. Beraz, aukera paregabea kulturetxera gerturatzeko; gainera, dohainik da.
Antzerki Asteari buruzko informazio zabalagoa eta antzezlan guztien ordutegiak asteleheneko Txintxarrin izango dituzue.