Landaberri Antzerki Eskolak bosgarren antzerki astea gaur hasi da

Txintxarri 2007ko ekainaren 6a

Bost urtez ametsak ereiten aritu dira, eta horren emaitza dira Manuel Lekuona kulturetxeko oholtzatik pasako diren 250 pertsona. Batzuek dantza garaikidea egiten, besteak antzerkia, mimo... Lan asko egin dute urtean zehar lan guztiak taularatzeko. Beraz, aukera paregabea kultur etxera gerturatzeko, gainera dohainik da.
DBHko ikasleek eman diete antzerki asteari hasiera; gaur goizean ikastetxeetako ikasleei eskaini dizkieten obrak “Danbor magikoa” eta “Dantza garaikidea” izan dira. Orain berriz, arratsaldeko 19:00etan berriro taularatuko dituzte, kasu honetan guraso eta gainontzeko ikusleentzat.
Bihar berriz Landaberriko 3. mailako haurrek “Mimo ariketak” eskainiko dituzte.