PSE-EE eta EB-Aralar alderdiek Gobernu akordioa sinatu dute

Txintxarri 2007ko ekainaren 19a

PSE-EE eta EB-Berdeak alderdiek datozen lau urtetarako gobernua eratzeko akordioa sinatu dute gaur. Alboko argazkian ikusten den moduan, Ana Urchueguia, Iñaki Mujika eta Ricardo Ortega izan dira akordioa izenpetu dutenak aipatu bi alderdien ordezkari gisa. Hitzarmena baloratzerako garaian, Ana Urchuegia eta Ricrdo Ortega bat etorri dira “akordio aurrerakoi honek Gobernuaren egonkortasuna ekarriko du 2007-2011 agintaldian” esaterakoan. Akordioaren ondorioz, Euskara eta Ingurugiro, Komertzio, Kontsumo, eta Osasun Batzordetako lehendakari Ricardo Ortega izango da. Gainera, San Markoseko Mankomunitatean leku bat hartuko du.