Sumenditako abenturak "Kao" eta Txintxarrirekin

Txintxarri 2007ko uztailaren 23a

Elhuyar Fundazioak kaleratutako Kao: Sumendiko Sekretua bideojokoaren lehiaketak baditu saridunak. Hamahiru izan dira TXINTXARRIk proposatutako lehiaketan parte hartu dutenak eta guztiek ongi erantzun dutenez guk eskatutako bost sumendien izenei, zozketa bidez banatu ditugu hiru bideojokoak. Sarituen izenak, Aitor Sanz, Iñigo Altuna eta Haizea del Olmo dira. Zorionak. Zozketan zorterik izan ez duzuenok, lasai, aurrerago ere antzeko zozketak egiteko asmoa baitugu. TXINTXARRIko erredakzioaren izenean, eskerrak guztioi zuen parte hartzeagatik.•