Noizbait izan al zara Pirineoetan Tourra ikusten?
Sekulan, baina txirrindan gainean Luz Ardiden eta Tourmalet egin ditut. Karrera batean Aspin egon ginen. Pirineo aldean ez dut gauza handirik egin.
Nola ikusten dituzu Pirineotako etapak?
Uste baino irekiagoa dago Tourra. Dirudienez. Rassmusen da igotzaile onena, baina gainontzekoak oso gertu ditu. Erlojuz kontrakoa erabakiorra izango da.
Tourreko garailea?
Contador oso ondo ikusten dut, ez dakit azken aste honetan zer moduz egongo den. Valderde edo Kloden ere garaile posibleak izan daitezke.
Euskaltel taldeak Tourrean egiten ari den lana nola ikusten duzu?
Ondo, uste dut oso Tour ona egiten ari direla. Egunero bat edo beste ihes egiten du. Astarloza eta Haimar Zubeldia orokorrean nahiko ondo dabiltza. Orain artean, oso ondo ari dira eta Pirineoetan agian hobeto egingo dute, motibatuagoak egongo direlako, hemendik jende asko ikustera joaten baita.
Zaletuak errepidea estutzen dutenean, horrek ez al du gogaitzen?
Normalean, motibatu egiten du. Baina, batzutan badago bakarren bat errepide erdira ateratzen dena eta horrek bai gogaitzen duela. Baina, normalean lagundu egiten du.
Eta ura txirrindulariaren gainetik botatzen dutenean?
Horrek asko molestatzen du.
Zure burua noizbait Tourrean ikusten al duzu?
Zergatik ez. Iaz Giroan Euskaltelekin korritu nuen, ea hurrengo batean Tourra korritzen dudan. Hori nahi nuke behintzat.
Orain zertan zabiltza?
Aste honetan Ordizian korritzen dugu eta hau prestatzen harrapatu nauzu. Eta hemendik aurrera ez dakit seguru zer egingo dudan, oraindik ez baitigute esan zein karrera korritu behar ditugun eta.•