Aurreko zenbaki batean aurreratu genuen bezala, Andoaingo eta Lasarte-Oriako igeriketa taldeak bat egin dute Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea sortzeko. Bi taldeen helburuak bateratu dituzte eta irailetik aurrera talde bakar bezala egingo dute lan. Antolatzaileek jakin arazi digutenez, igerilariek bere herrietan entrenatzen jarraituko dute eta 06-07 denboraldian bai Andoainen, bai Lasarten igerian egon diren haurrak automatikoki elkartearen parte direla ere berri eman dute. Honetaz gain, herrietako igeriketa indartua aterako denaren ustea dute. Honela, guztion konfiantza eta partehartzearekin kontatzen dute proiektu berri honek aurrera egin dezan.•