Ostadarren Futbol Eskola
Ostadarreko Futbol Eskolan izena emateko epea aurreko ostiralean amaitu zen eta arduradunek jakin arazi nahi dute, Eskolan izena eman duten neska-mutil guztiak onartuak izan direla.
Ehizarako lizentziak
Buruntz-Azpi Elkarteak jakinarazten du hasia dela ehizarako lizentzia federatiboak tramitatzen. Interesa duenak, elkarteak Basaundin duen egoitzatik pasa behar du astearte edo ostegunetan 19:30etik 20:30era.
Udal kirol gunea itxita
Asteazkena, uztailaren 25a udal kirol gunea publikoari itxita egongo da. Egun honetan abonatuek beste udal kirol instalakuntzak erabiltzeko aukera izango dute.
Udalaren kirol
instalazioak itxita
Lasarte-Oriako Udalaren Kirol-Instalazioen 2007. urterako egutegiaren arabera, uztailaren 29tik abuztuaren 12ra bitartean (bi egunak barru), bi asteko geldialdi teknikoa egingo da, instalazioetan mantenu eta garbiketako lanak egiteko. Egun horietan Kirol Instalazioko abonatuek beste instalakuntza hauek erabiltzeko aukera izango dute: Urnieta (telf. 943-008328) eta Hernani (telf. 943-552185).
Udal Kiroldegiaren udako ordutegia
Uztailaren 1etik aurrera udalaren kirol instalazioetan (Kiroldegia eta Michelingo Kirol Gunea) udako ordutegia izango da indarrean (uztaila, abuztua). Kiroldegia: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 21:00etara; larunbatetan 09:00etatik 13:00etara; igandetan itxita. Kirol Gunea: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 21:00etara; larunbatetan 09:00-13:00etara; igandetan itxita.