Aurten ere sutara joango ote dira?

Txintxarri 2007ko uztailaren 23a

Urteroko tradizioari eutsiz, Santa Ana egunean, Parodia ospatuko da iluntzean Okendo plazan. Egunean zehar ere hainbat ekitaldi antolatu ditu Ttakun Kultur Elkarteak, esate baterako goizean Brijitarren komentuan ospatzen den mezaren ondoren luntxa izango da. Arratsaldean berriz, etxeko txikienentzat jolasak antolatu dituzte. Parodiaren inguruan aldiz, desfilea hasiko da 21:00etan Zumaburuko eliza dagoen plazatik Okendora.

Ostegunean, 26an, Okendo plazan 22:30ean