Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eibarko udalak antolatua, Juan San Martin ikerketa-beka, Hizkuntzalaritza eta Toponimiari buruzko ikerlanak egiteko. Baldintzak diplomatua edo goi-mailako tituluduna izatea (taldeen kasuan gutxienez erdiek bete beharko dute baldintza hori) eta EGA edo baliokidea izatea (taldeen kasuan ere guztiek egiaztatu beharko dute). Laguntzaren iraupena hamabi hilabetekoa izango da, beka esleitzen denetik hasita. Eskaria aurkezteko epea 2007ko irailaren 3tik urriaren 11ra arte. Informazio gehiago Pegora, Eibarko Udalaren Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Untzaga 1) edo 943 708400 telefonoan.