Lanbide Euskal enplegu zerbitzuak bulego berria ireki du Lasarte-Orian

Txintxarri 2007ko uzt. 27a, 02:00

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Euskal enplegu zerbitzuaren bulegoa ireki du Lasarte-Orian. Uztailak 17an Lanbidek martxan dituen Agurain (Araba), Basauri (Bizkaia) eta Irungo bulego sarera batu zen gure herrikoa.
Baina udara honetan beste bi irekitzear dituzte, bata Amurrion (Araba) eta bestea Erandion (Bizkaia). Honela, sei bulego nagusiek eta Euskal Herrian zehar dituzten laguntzaileek gure herrialdeko enplegu eskaera eta eskaintzak kudeatuko dituzte.

Lasarte-Oriako
bulegoa
Gure herrikora bueltatuz, Lanbide Iñigo de Loiola kalean kokatu dago, 6. zenbakian, hain zuzen ere. Mendebaldeko Donostialdea, hau da, Buruntzaldeako 65.774 bizilagunetara bideratuta egongo den enplegu zerbitzua izango da eta bertan 5 pertsona egongo dira lanean: bata arduradun lanetan; hiru orientazio, lan bilaketa eta prospekzioan eta bosgarren bat administrazioan. Beraz, lan bila bazabiltza, gerturatu zaitez astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara (udarako ordutegia) eta eskatu hitz ordua.•