ALCER elkartea 59.000 emailetara iritsi da dagoeneko

Txintxarri 2007ko uzt. 27a, 02:00

ALCER Gipuzkoa, Giltzurrun Gaixoen Elkarteak, aditzera eman ditu joan den ekainean egindako organo emaile kanpainan lortutako datuak. Koro Aldaz elkarteko lehendakariaren hitzetan, “700 organo emaile berri lortu ditugu eta orotara 59.000 organo emaile gara dagoeneko Gipuzkoan”. Kanpainan lortutako datuak positiboki baloratu dituzte elkarteko ordezkariek eta bide batez, “eskerrak eman” dizkiete “modu batean ala bestean lagundu digutenei” amaitu dute.