Gimnastak prest entrenatzen hasteko

Txintxarri 2007ko irailaren 10a

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko gimnasia atalak asteazkenean hasiko ditu 07-08 denboraldiko entrenamenduak Udal Kiroldegian. Aurreko urtetan bezala, Maite Ruedak izango du gimnasta gazteak zuzentzeko ardura eta otsaila inguru arte ez badituzte lehiaketak hasiko ere, etzi ekingo diote entrenamenduei. Hain zuzen ere astean hirutan izango dira; asteazkenetan 18:30etik 19:30era. Ostiraletan 19:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:45etik 14:00etara. Hortaz, interesa duten neskato guztiek kiroldegitik pasa besterik ez dute aipatu orduetan.•