Larunbatean irailak 1, Larra-Larrau XIV. zikloturista klasika jokatu zen Izaban eta parte hartu zuten ehundaka lagunen artean hamar lasarteoriatar iritsi ziren helmugara. Lasterketa bi distantziatan korritu zen; lasterketa luzeak 143 kilometroko ibilbidea zuen, motzak, aldiz, 118 km. eta bietan izan zen herriko ordezkaritza.
Lasterketa luzean, hauek izan ziren lasarteoriatarren denborak: Jaime Eleno 6:52:52; Iñaki Letamendi 7:25:24; Miguel Angel Martin 7:37:08; Fernando Garcia 8:13:25; Juan Ignacio Rivero 8:15:44; Jose Manuel Zarautz 8:21:57.
Lasterketa motzean, aldiz, hauek izan ziren helmugara iritsi zirenak: Iker Elorza 5:25:45; Diego Elvira 5:25:45; Iñaki Izagirre 6:00:22; Iker Uribarrena 6:04:18.•