Ostadarrek Tourreko Porrako sariak banatu ditu

Txintxarri Aldizkaria 2007ko irailaren 10a

SUSI izeneko txartelak irabazi du Tourreko Porra (360 euro), bigarrena berriz, LUIS CARBALLO txartela izan da (180 euro). Puntu gehien lortu dituen taberna ANTXETA izan da eta honek Urgull jatetxean bi pertsonentzako afaria irabazi du. Urdaiazpikoak ere banatu ziren, baina irabazle guztiak ez zirenez agertu Ostadarreko arduradunek hauek jasotzera pasa daitezen eskatzen dute. Irabazleak ondorengoak izan dira: Iradi, Peña la ruina, FGMN, Papijjorkk, Jon Karpin, Pakitatxo, Paco Anton eta Ander Bardají. Beraz, urdaiazpikoa oraindik jaso ez duenak Ostadarreko bulegotik paso behar du jasotzera, lehenbailehen.•