Mugikortasun iraunkorraren astea

Txintxarri 2007ko irailaren 10a

Lasarte-Oriako Ingurumeneko, Merkataritza, Kontsumo eta Sanitateko departamenduak Energiaren Euskal Erakundearekin batera Mugikortasun iraunkorraren Astea ospatuko du irailean.
Ekimen honen helburuak ondorengoak dira: erregai gutxiago erretzea, ingurumena gutxiago kutsatzea, erosoago gidatzea eta errepideko arriskuak gutxitzea. Ikastaroak lau orduko iraupena izango du, irailaren 28an 16:00etatik 20:00etara eta urriaren 6an 9:00etatik 13:00etara.
Ikastaroan interesa duenak kontsumitzaileen bulegoan eman dezake izena, irailaren 14a bitartean, bulegoan bertan edo 943.361605 telefono zenbakiara deituta.