Urtero antolatzen duten oriatarren ohiko bazkaria hilaren 23an izango da Txitxardin Beltxa jatetxean. Aurretik, ordea, meza ospatuko dute Oriako kaperan zendutako auzotarren oroimenez. Meza eguerdiko 12:30ean hasiko da eta Billabonako Solano Trikitixa Taldearekin batera, bertan izango da Pilar Catalina sopranoa Amaia Dorronsoro pianoan lagun duela.
Antolatzaileek adierazi digutenez, dagoeneko berrehun inguru dira izena eman dutenak eta festa giro ederrean garai bateko kontuak gogora ekartzeko parada ezin hobea izango dute.