Emakumeen Zentro Zibikoa martxan

Txintxarri Aldizkaria 2007ko irailaren 10a

Udako oporren ostean, iraila iritsi da eta ikastolen antzera Emakumeen Zentro Zibikoak bere ateak ireki ditu. 2007ko azken hiruhileko ikastaroak eta jarduerak irailaren 17an hasi eta abenduaren 21an bukatuko dira. 2007-08 ikastaro hasiera honetan eskaria handia izango denaren susmoa dago zentroan eta horregatik tailer eta ikastaro eskaintza 36 ekintzetara handitu dute.

Hiru ikastaro berri
Ohizkoak diren ekintzei, hilabeteko bideo foruma. mantentzeko gimnasia, kantua, Yoga, batuka edo baskulari, esate baterako, hiru eskaintza berri batzen zaizkie: Sevillanak eta Baikortasun inteligentea ikastaroak eta Gure eguneroko menopausia tailerra. Guzti hau Aste Santuan izan zituzten azpiegitura aldaketei esker aurrera eraman daiteke. Orduan, ondoan zegoen udaleko lokala atxiki eta ikastaroak emateko bi gela gehiago prestatu ziren.
Emakumeen Zentro Zibikoko ikastaro, zein jardueretan partehartzeko izen ematea beharrezkoa da. Izen emate epea irailaren 3an ireki zen eta ostirala honetan, irailaren 14an, bukatzen da. Beraz, azkar ibili eta gertura zaitezte goizez 9,30etatik 13,30etara edo arratsaldez 15,00tatik 20,00tara izen ematera.•