Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Landaberri Ikastolak Oztibarreko Ikastolarekin eta Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioarekin duen senidetzearen harira, datorren larunbaterako hilak 22, Landa mila pago... eta euskara biziago! musika jaialdia antolatu du Landaberri Ikastolako Guraso Elkarteak Lasarte-Oriako Udalaren eta Usurbilgo Nafartarrak Elkartearen laguntzaz. Manuel Lekuona Kultur Etxean ospatuko den jaialdian Joseba Tapia, Michel Ducau eta Caroline Philips izango dira, besteak beste.•