Urrian hasiko da areto futboleko XXV. Txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2007ko irailaren 17a

Ostadar Kirol Fundazioak antolatzen duen areto-futboleko txapelketan izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta parte hartu nahi duten taldeek irailaren 26a bitartean izango dute horretarako aukera. Izen ematea Ostadarrek Geltoki Kalean duen egoitzan egin behar da astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:00etara. Antolatzaileek adierazi digutenez, gehiengoz 30 talde onartuko dituzte eta lehen jardunaldia urriaren lehenengo asteburuan jokatu nahi badute ere, txapelketaren hasiera izena ematen duten talde kopuruak baldintzatuko du.
Aurtengoan, gainera, txapelketak 25 urte beteko ditu eta data seinalatua behar bezala ospatzeko antolatzaileak ilusioz gainezka ari lanean dira zerbait berezia antolatu asmoz.
Bestalde, 06-07 denboraldiko Superkopa jokatzeke dago. Buenetxea (ligako txapelduna) eta Biyona (Moso memorialeko txapelduna) izango dira aurrez aurre eta oraindik datarik zehaztu ez badute ere, bi data dituzte buruan; Pilarreko zubia eta urriko azken asteburua, hain zuzen ere.•