Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Osalan Lan-Osasun Institutuak jakinarazi duenez, atzo arratsaldeko 15:00ak aldera gertatu zen ezbeharra Ibaiondo poligonoko pabiloi batean. Amaia Alkorta 34 urteko lasarteoriatarra Productos Químicos y Pinturas Alkorta enpresako jabearen alaba zen eta istripuaren arrazoiak argitzeke dauden arren, badirudi paketeren bat garraiatzen ari zela “Fenwich” motako makina irauli eta azpian harrapatu zuela.