Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zabaleta Auzo Elkarteak, Landaberriko Guraso Elkarteak eta TTakun K.E.ak ibilbide berri bati ekin zioten iaz elkar, Xumela Korua egitasmoarekin. Josu Txapartegi zarauztarraren gidaritzapean 45 lasarteoriatar aritu ziren kantuan. Antolatzaileen hitzetan, “ez da kantuan iaioa izan behar korura etortzeko”. Landaberriko DBHko ikastetxean astelehenero 19:30etatik 20:30etara bilduko dira.•