Europako txapelketarako sailkapenaren bila

Txintxarri Aldizkaria 2007ko irailaren 21a

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko judo atalak denboraldi berriari ekin dio jada eta Beñat Elizalde izan da lehiatzen lehena. Hain zuzen ere, joan den asteburuan Valladoliden aritu zen Euskadiko selekzioarekin. Beñatek borrokaldi bakarra egin eta galdu egin zuen. Bere pisuan aritu ez bazen ere, denboraldi hasiera dela agerian geratu zen eta eman ohi duen mailatik urrun ibili zen LOKEko judoka. Bestalde, Eneko Aranburu Naronen (Galiza) lehiatuko da bihar Espainiako selekzioarekin. Zita garrantzitsua du Enekok eta bere onena eman beharko du, Europako txapelketarako txartela izango baita jokoan.•