Gol senari eutsiz

Txintxarri Aldizkaria 2007ko irailaren 21a

Joan den udan talderik gabe geratu ostean, hilabete gogorrak pasa zituen Gorka Brit aurrelari lasarteoriatarrak. Neguko merkatuan, ordea, Soriako Numancia taldearen eskaintza onartu eta Andoni Goikoetxea entrenatzailearen esanetara jarri zen. Hasi berri den 07-08 denboraldirako, ordea, Gonzalo Arconada fitxatu zuten soriatarren aulkirako eta azken urtetan batetik bestera ibili ondoren (Eibar, Salamanca, Osasuna, etab.), honen esanetara Gorkak bere lekua aurkitu duela esan daiteke. Hori frogatzen dute, behintzat, orain arte sartu dituen lau golek beste horrenbeste jardunaldietan.
Modu horretan, bigarren mailako pitxitxia da 29 urteko aurrelari lasarteoriatarrak. Ziur urriaren 14ko jardunaldia gorriz markatu duela Gorkak egutegian. Egun horretan Real Sociedadek Soriako Los Pajaritos bisitatuko du.•