Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean jokatuko da Michelingo Udal Kirol guneko bolatokian Martin Egaña eta Santi Garciaren omenezko bolo memoriala. Izen-ematea Michelingo bolatokian bertan egin behar da 09:00etatik 12:00etara. Hiru maila izango dira, hots, gizonezkoak, emakumezkoak eta jubenilak eta bertako bolariez gain, Gipuzkoa osotik etorritakoak espero dituzte Jose Zapiain eta Jose Antonio Montes antolatzaileek, lehiaketa irekia izango baita.•