IV. Martin Egaña eta Santi Garcia bolo memoriala atzo jokatu zen Michelingo Udal Kirol guneko bolatokian. Buruntzaldeako 34 bolo jarutitzaile lehiatu ziren, gizonezko, emakumezko eta jubenilen mailan.
Irabazleak Jesus Lasa, Rosa Santos eta Asier Lasa izan ziren. Kategoria bakoitzeko lehenengo lasarteoriatarrak ere saria eskuratu zuten. Hauek gizonezkoen irabazlea den Jesus Lasa, Txaro Galán eta Asier Lasa, 1go jubenila izan ziren. Honetaz gain, jaurtiketa onenari Urgull jatetxean bazkari edo afaria banatu zioten, saritua Antonio Miner, bitan 7 birla botatzeagatik.•