Agurra Juan Mari Artola apaizari

Txintxarri Aldizkaria 2007ko irailaren 24a

Lasarte-Oriako San Pedro elizako parrokoari, On Joan Mari Artolari, agurra eta omenaldia egingo diote urriaren 14an, San Pedro elizan 29 urte Lasarte-Orian apaiz bezala egon ondoren jubilazioa iritsi zaio eta.
Meza Nagusia urriaren 14an, igandean, 12:30etan izango da bi hizkuntzetan. Ondoren, bazkari herrikoia izango da Goiegi Jatetxean nahi duten guztientzat. Bazkarira joan nahi duenak San Pedro parrokiko bulegoan izena eman eta txartela erosi behar du, eta horretarako batzar antolatzaileak epea ireki du: irailaren 24tik, gaur bertatik, ostirala bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 19:00ak arte.
Txartela 45 euro balio ditu eta horrekin igandeko bazkaria eta bertan emango zaion oparia ordainduko da. Bazkarira joan gabe oparia erosteko dirua eman nahi duenak bi aukera ditu oparian parte hartzeko: batetik, aintzinean aipatutako egunetan bulegoan bertan utzi dezake diru laguntza edo horretarako batzar antolatzaileak ireki duen Euskadi Kutxako kontuan: 3035 0036 14 0360076417.•