Asteburu honetan udazkenean sartu gara eta Zabaletako auzotarrek ongi etorria emateko, Udazken Festa antolatu dute datorren ostiralerako. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera haur-jokoak, altxorraren bila eta “gamusino”-en proiekzioa izango da. 19:00etan, Rafafa magoaren ikuskizuna izango da eta amaitzeko, sardina jana egingo dute Antonio Blas plazan auzoko trikitilariek girotuta. Ondoren, txokolatada izango da hala nahi duen guztiarentzat.
Bestalde, auzoan hilero ekitaldi bat antolatuko dutela iragarri dute eta ostiraleko jaiarekin ikasturteari hasiera emango diote.•