Atletico San Sebastian taldeko piraguistak bere helburua lortu du eta Txinan izango da datorren urtean, Pekinen ospatuko diren Joko Olinpikoetan. Maialen Brasilen lehiatu da egunotan Munduko Txapelketan eta bertan eskuratutako 12. postuari esker, olinpiadetarako txartela poltsikoratu du. Lasarteoriatarrak zenbait arazo izan zituen bere piraguarekin eta ezinezkoa egin zitzaion mundialeko finalean sartu baina helburu nagusia lortu du eta 2.008ko Joko Olinpikoetan izango da.
Ostiraleko TXINTXARRIn, informazio zabalagoa.