Autobusaren zain egotea amaitu da

Txintxarri Aldizkaria 2007ko irailaren 28a

Autobus zerbitzua hobetzearren, autobus geltokietan argibide taulak ipini ditu Lurraldebus konpainiak. Taula hauetako pantailan, autobusak noiz iritsiko diren jakinaraziko dute. Momentuz itzalita daude eta ezin zehaztu genezake noiz jarriko dituzten martxan, baina udaletxean esan digutenez, datozen egunetan izango da.•