Ttakunen lana, telebistan

Txintxarri Aldizkaria 2007ko irailaren 28a

EITBko Sut&Blai programakoak izan ditugu Ttakunen, elkarteak aurrera daramatzan egitasmoen berri jakin asmoz. Bereziki gazteei zuzendutako peograma izanik, Naike Intxausti eta Mikel Olaiz izan dira argibideak eman dituztenak. Grabatutako saioa, urriaren 1ean emitituko dute 18:00etan. Errepikapenak urriaren 5ean eguerdiko “Gaur Egun”aren ondoren eta 6an 12:00etan emango dituzte. www.sutanblai.com-en ere ikusgai dago erreportajea.•