Lehiatzen lehena, bigarren fasetik at

Txintxarri Aldizkaria 2007ko ira. 28a, 02:00

Abian da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta Zigor Iriondo izan da lasarteoriatarren artean lehiatzen lehena. Iriondok Zaldibiko Herri Antzokian kantatu zuen joan den igandean 200 inguru ikusleren aurrean eta saio txukuna burutu bazuen ere, bigarren fasean ez dela izango aurreratu genezake. Lasarteoriatarrak seigarren amaitu zuen Iñigo Izagirre nagusi izan zuen saioan. Azken sailkapena honakoa izan zen: Iñigo Izagirre (283,5); Joxe Munduate (260); Haritz Casabal (256,5); Aritz Zerain (253,5); Unai Guijarro (250); Zigor Iriondo (249,5).
Bestalde, Unai Muñoak eta Iñaki Petxarromanek bihar arratsaldeko 18:00etan Usurbilgo Sutegi Kultur Etxean kantatuko dute Felix Zubia, Karmele Mitxelena, Arkaitz Oiartzabal eta Iñigo Gorostarzurekin batera bigarren faserako sailkapenaren bila.•