Doako mintegiak eta ikastaroak merkatarientzat

Txintxarri Aldizkaria 2007ko irailaren 28a

Eusko Jaurlaritzako Industri, Merkatal eta Turismo Sailak ikastaro eta mintegi multzoa prestatu du, merkatal arloak teknologi berriak beren negozioan barneratzeko duten beharra kontutan edukita. Ikastaro eta mintegi modalitate ezberdinak aurki daitezke: mintegi estrategikoak, on line hezkuntza, merkataritzarako esperientzia berritzaileei buruzko mintegiak eta merkataritzarako kalitate zirkuluei buruzkoa. Informazio gehiago edota apuntatzeko, www.dendanet.com web orria bisita daiteke, edo 943 456333 edo 900 500 900 telefonora deitu. Ikastaro eta mintegiak doakoak dira.•