Lan txukuna egin arren, Eneko Aranburuk ez du Europako txapelketarako sailkapenik eskuratu. Joan den asteburuan Galizan lehiatu zen LOKEko judoka eta lehenengo borrokaldian gailendu bazen ere, final aurrekoetan galdu egin zuen eta finaletik at geratu zen. Etsita, hirugarren posturako borrokaldian ez zuen bere maila eman eta galtzaile suertatu zen. Modu horretan, Eneko ez da Europako txapelketan izango.
Lasarteoriatarrak urriaren 27an jokatuko den Espainiako Sanbo txapelketa jo du begiz eta gogor entrenatzen ari da sasoi betean iristeko.•