Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uda eta oporrak joan ziren eta udazkenean sartuak gara jada. Aitzaki horrekin, urtaroari ongi etorria emateko festa egin zuten ostiralean Zabaleta auzoan. Txikienentzako jolasekin batera, Rafafa magoak hainbat truku egin zituen eta ondoren, jai giroan, sardina jana izan zen Antonio Blas plazara hurbildu ziren guztientzat.•