Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ttakuntronik egitasmoaren eskutik, herria aldi bereko dantzaleku bilakatu zen ordu batzuez larunbat gauean. Jalgi, Siglo XX, Obelix eta Udaberri tabernetan DJ bana aritu zen gustu guztietarako musika estilo desberdinak jartzen. Modu horretan, rock, dance, elektro, hiphop, funk, reggae eta ska musikarekin dantzatzeko aukera izan zen goizeko ordu txikiak arte. Giroan sartuta, ziur batek baino gehiagok igandera arte luzatu zuela parranda.•