Ostadar K.F.k Vuelta España porrako sari banaketa egin zuen ostiralean

Txintxarri 2007ko urriaren 1a

Espainiako Itzulia amaitu da eta horrekin batera Ostadar Kirol Fundazioak Giroa, Tourra eta Vueltarako antolatzen duen porra. Ostiral arratsaldean saritu guztiak Usurbilgo Antxeta tabernan elkartu ziren sari banaketarako, Antxeta izan baita porra egiten den tabernen artean puntu gehien lortu dituena.
Vueltako sailkapen orokorreko irabazleak ondorengoak izan dira: lehena, Bitxejos izan da 920 puntuekin eta 360 euro irabazi ditu, bigarrenak, berriz, Eutsi Haimar 908 puntuekin 180 euro lortu ditu.
Ostadarrek itzuli bakoitzeko urdaiazpikoen zozketa egiten du eta irabazleak hauek izan dira: Zurrapak (Ostatu), Pello pato en Paris (Andatza), Martin Gere (Txiriboga), Iturri Santuenea (Karobi), Sofi-Oskar (Ainhoa), Maialen Etxeberria (Garai), Iñigo Unanue (Txiriboga) eta Xabi Rodriguez (Abend). Urdaizpikoen bila joan ez zirenak Ostadar K.Fko egoitzatik, Geltoki 2tik, pasa behar dira hauen bila arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

1600 euro hoberenarentzat
Ostadar K.Fk sari berezia du Giro, Tour eta Vueltetako hoberenarentzat. Sari nagusia, 1.600 euroak, Usurbilen geratu da: Pakitatxo izena daraman txartelak irabazi du 2.624 punturekin.