Ipuin kontalariak kontu kontari liburutegian

Txintxarri 2007ko urriaren 1a

Urtero legez, Udalak Ipuin kontalarien ordua antolatu du urria, azaro eta abenduko arratsaldeetan Manuel Lekuona Kultur Etxeko haur liburutegian. Egitasmoa haur eta gazteen artean literatura suspertzeko programaren barruan kokatzen da eta hiru ipuin kontalariren partehartzea izango du, Pello Egaña, Beatriz Egizabal eta Koruko Zurutuza, hain zuzen ere.

Saioak eta adin tarteak
Pello Añorgak 4 eta 5 urte bitarteko haurrak izango ditu entzule Ipuinaren orduan urriaren 1, 23 eta azaroaren 6an.
Sei urtetik zortzi urte bitartekoentzat, Ipuinaren ordua Beatriz Egizabalen eskuetan egongo da eta urriak 16, azaroak 20 eta abenduak 11an izango dira saioak.
Eta amaitzeko, urriak 10, 17, 24 eta 31, azaroak 7, 14, 21, 28 eta abenduak 5 eta 12an, Koruko Zurutuzak haur ororentzat Ipuin bat irakurriko dugu? saioak burutuko du.

Baldintzak
Hala ere, Udalak jakin arazi duenez, baldintza gutxi batzuk bete beharko dira, hala nola, saioetara puntual iristea, Ipuinaren orduaren kasuan programan azaltzen diren urteak errespetatzea, behin ipuina hasi eta gero gelatik ez ateratzea eta haurrak bakarrik egotea.•