Gazteena eta gazteentzat

Txintxarri 2007ko urriaren 1a

Etxea alokairuan bilatzen ari zarela aurtengo ikasturterako; logela alokairuan nahiago duzula; autoa, kotxea edo bizikleta saltzeko daukazula; entsaiatzeko lokala behar duzuela; lana bila zabiltzatela; zerbait erosteko asmoa daukazuela; trukean aritu nahi duzuela.... Hamaika aukera eskaintzen ditu Gazte Informazio zerbitzuak www.zureiragarkiak.net orrialdean.
Orain arte, gazteek Gazte Informaziora bidalitako informazioa, eskaerak, eskaintzak edo iragarkiak Gazte Informazio bulegoetako kortxoetan aurkitu zitekeen soilik. Orain, berriz, aipatutako web gunean iragartzeko aukera eskaintzen da. Agurtzane Juanena Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako Teknikariak azaldu digunez, espero zuten baino gazte gutxiagok erabiltzen du zerbitzu gaur egun: “Urte bete inguru darama martxan web orrialde honek baina erabilera txikia du. Pena da, aukera polita baitute gazteek euren iragarkiak dohainik jartzeko eta modu horretan ez dute Informazio Bulegoetaraino joan beharrik” dio.•