Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero herriko adinduei egiten zaien omenaldiko bazkaria datorren igandean izango bada ere, ospakizun ekitaldiak hasiak dira dagoeneko. Pasa den astean Biyak Bat elkarteak antolatutako mugimendu eta mahai-jokoak izan bazituzten, asteazken arratsaldean Extremadura Etxeak ikasle gaztetxoen artean antolatzen duen poesia eta marrazki lehiaketako sari banaketa egingo dute. Ostegunean, aurten urrezko ezteiak bete dituzten bikoteei oroigarriak banatuko dizkiete eta larunbatean Azkoitira joango dira Gipuzkoa mailako topaketara. Ozpakizunak, igandeko bazkariarekin amaituko dituzte.•