Putrea Zabaletako teilatuetan

Txintxarri Aldizkaria 2007ko urriaren 2a

Ez usteko bisita izan dute Zabaletan. Nondik azaldu den inork ez badaki ere, putre bat baitabil etxeetako teilatuetan. Ez da ohikoa halako animaliak hirien inguruan ikustea eta galduta dabilen irudipena dute auzotarrek. Kontatu digutenez, atzo ikusi zuten lehenengoz eta hasiera batean zauritua zegoen susmoa bazuten ere, hegan egiteko arazorik ez duela egiaztatu ahal izan dugu.