Sendabiderik onena, prebentzioa

Txintxarri 2007ko urriaren 5a

Osasunaren gaineko XV. Jardunaldiak “Bihotzaren eta organoen donazioa eta trasplanteei” buruzko bideo eta hitzaldiarekin amaituko dira gaur. Hitzaldia 19:00etan hasiko da eta Garikoitz Lasa eta Rafael Sabada Polikliniako kardiologoek eskainiko dute. Aste beteko jardunaldi hauek arrakasta handia izan dute, egunero lasarteoritar ugari gerturatu baita Manuel Lekuona kultur etxeako aretora eta hainbat gaixotasunen inguruko informazioa jaso dute.•